Bideak asfaltatzen

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Egun berean, Aldako zinegotziak baserrietarako bideak asfaltzeko inbertsioez hitz egin zuen. Udalak dagoeneko 298.788 euro gastatu ditu baserrietarako bideak konpontzen, eta gainerako 95.287 euroak bertze lanak egiteko baliatuko dira. Gastu guztia Udalak bere gain hartu duela adierazi zuen Aldakok, Nafarroako Gobernuak iaz ez zuelako nekazaritza azpiegituretara bideratutako laguntza deialdirik egin. Egin gabe dauden lanen artean, Elizondon osasun zentroaren ondoan aparkaleku gehiago egiteko asmoa dago. Arizkungo Ordoki industrialdean ere kamioientzat aparkalekuak eginen dira. Horrez gain, Arizkun, Oronoz-Mugairi eta Almandozen saneamendu eta zolatzeko lanak eginen dira. Lekarozko ur arazoekin akitzeko neurriak hartuko dira. Egin diren lanen artean, berriz, Arizkun, Erratzu, Irurita, Elizondo eta Lekarozko hainbat bideren obrak daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun