Erratzuko mediku kontsulta berria inauguratu zuten apirilaren 22an

Utzitako argazkiak 2008ko apirilaren 23a

Osasun kontseilaria, Erratzuko alkatea eta Baztango udal ordezkariak izan ziren, bertzeak bertze, inaugurazio ekitaldian. TTIPI TTAPA

400 bizilagunei zerbitzua emanen die

Erratzuko mediku kontsulta berria inauguratu zuen asteartean, apirilaren 22an, Maria Kutz, Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak. Elizondoko Oinarrizko Osasun Zonaldearen baitan dago Erratzuko kontsulta eta mediku batek eta erizain batek 396 bizilagun atenditzen dituzte.

Eraikuntza berria

Asteartean inaguratu zen mediku kontsulta berri berria da eta 90,90 metro koadroko hedadura hartzen du. Barnean, medikuntza orokorreko kontsulta, erizainaren kontsulta, itxarongela eta komunak ditu. Mediku kontsulta Balleko udalarena da eta Osasunbideako langileek atendituko dute. Hain zuzen, Osasunbideak 42.185 dirulaguntza eman dio Baztango Udalari lanak egiteko eta kontsultako altzariak eta medikuntza ekipamendua erostea ere lagundu du, 18.628,22 euroko gastuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun