erran.eus

Sariturik ez, baina Baztandarren Biltzarrak badu afitxa

  Politika  Baztan

Juan Angel Perotxena elizondarrak egin du

Sariturik ez, baina Baztandarren Biltzarrak badu afitxa
Baztandarren Biltzarra aurten iragarriko duen kartela. TTIPI TTAPA | Ikusi handiago | Argazki originala

Apirilaren 11n bildu zen Elizondon aurtengo Baztandarren Biltzarra iragartzeko Kartel Lehiaketaren epaimahaia. Aitzitik, ez zuten kartelik hautatu. Aurtengo edizioa berezia izan da, lehendabiziko aldiz, kartelik ez aukeratzea erabaki baitu epaimahaiak.

Juan Angel Perotxenak enkarguz egina

Horregatik, elkartearen azken logotipoaren moldaketa egin duen Juan Angel Perotxena Urangari enkargatu zioten kartela. Honek egin du bere lana dagoeneko, eta irudian ageri den horixe bera da 2008ko Baztandarren Biltzarra iragartzen duen afitxa. Kolore desberdinetako bertsioak editatzeko asmoa dutela iragarri dute elkartetik.

Epaimahaia

Bertzalde, aipatu, bortz lagunek osatu zutela epaimahaia: Siscu Simon (diseinugile profesionala eta iazko edizoaren irabazlea), Itziar Mena (diseinugilea eta argazkilari profesionala), Ana Larruy, (Arte Ederretan lizentziaduna eta kultur dinamizatzailea), Maider Nabarro eta Jexux Baylon (Baztandarren Biltzarra Elkarteko marketing arduradunak).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa