Belateko tunelean mantenimendu lanak eginen dituzte gaur gauean

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 17a

Ortzegun arratseko 23:00etatik ortziral goizeko 5:00etara

Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabide Departamentutik jakinarazi dutenez, Belateko tunelean egin beharreko mantenimendu lanegatik tunelean txandakako pasapidea emanen gaur gauean, apirilaren 17tik 18rako gauean, ortzegun gaueko 23:00etatik ortziral goizeko 5:00ak arte.

Ortziral eguerdian leherketa Bera eta Endarlatsa artean

Bertze aldetik, N-121A errepideko lanetan egin beharreko leherketengatik, ortziralean, apirilaren 18an, eguerdiko 12etatik ordubietara, ordu laurden batez itxiko dute bidea, Bera eta Endarlatsa arteko 71,350 eta 71,650 kilometroen artean. Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara.

Informazio eguneratua

Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun