Baionatik Iruñera bidean, Urdazubi eta Baztandik pasatzen den Donejakue Bidean, Urrasunen, dagoen Santiago baseliza zaharberritu dute. Urdazubi eta Baztango Santiago Bideko Lagunen Elkartearen lana izan da, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuaren, Baztango Udalaren eta Azpilkuetako alkate eta herritarren laguntzarekin egina. Martxoaren 29an berritu ondoko inaugurazioa egin zuten ermitan, Juan Felipe Franchez Azpilkuetako apaiza eta Imanol Prieto Erratzu, Arizkun, Urdazubi, Zugarramurdi eta Amaiurko apaizaren gidaritzapean. Baztango Udaleko eta herriko ordezkariak han izan ziren. Ermita 1670ean hantxe zegoen, baina antza, 1715ean apostoluaren irudi zaharra kendu eta oraingoa paratu zen.