Sorterritik harat ere, baztandarrek muserako afizioa dutela argi dago. San Frantziskoko Euskal Etxean jokatutako txapelketan, hain zuzen, baztandarrak izan ziren nagusi. Argazkian Urepeleko Ferdinand, Arizkungo Angel Arriada eta Francisco Bikondoa iruritarra ageri dira, saria eskuan dutela.