Bertako gazta, ‘Baztangoa’ gazta

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 15a

TTIPI TTAPA

Baztanek badu bere izeneko marka duen gazta: Baztangoa. Baztandarra Kooperatiba Elkartearen ekimenez sortu da eta martxoaren 28an Elizondoko Udaberriko Ferian aurkeztu zuten. Urtean ardi latxaren 650.000 litro esne ekoiztea espero dute, baina hasiera batean, ez dute guztia gaztak egiteko erabiliko. Halere, denborarekin, eskaeraren arabera egokituko dute produkzioa. Hiru urte barru, 650.000 litro esne ekoitzi eta 80 tona gazta egitea dute helburu. Argazkian, ezkerrean Ramon Agirre Elbeteko gaztagilea ageri da. Orain arte Autxitxia gazta ekoizten zuen, baina hemendik aitzinera Baztangoa gaztarekin ariko da. Eskuinean, Xabier Ripa kooperatibako kudeatzailea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun