Baztango Udalak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak euskara sustatzeko lankidetza hitzarmena berritu zuten apirilaren 7an udaletxeko pleno aretoan. Duela bortz urte hasi ziren elkarlanean Udala eta Kontseilua, eta lortutako emaitza onak ikusita, bide beretik jarraitzea erabaki dute. Argazkian, ezkerretik hasita, Oianko Garde Baztango Bai euskarari teknikaria, Raul Lopez euskara teknikaria, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia, Virginia Aleman alkatea eta Martin Garde zinegotzia ageri dira.