Urteroko ohiturari segituz, Baztan Ikastolak zuhaitz landaketa egin du aurten ere. Aldi honetan martxoaren 16an egin zuen Intziriko lepoan. Batzuk oinez, bertzeak autoz, ikastolako irakasle, guraso eta ikasleen artean 200 bat lagun inguratu ziren Intziriko lepora. Guztira 100 haritz landatu zituzten, eta egunari behar bezalako segida emateko, Ikastolara jautsi eta gosari eder bat egin zuten. Heldu den urtean ere esperientzia errepikatuko dutela adierazi digute Baztan Ikastolatik.