Lurdetxoko Lezea konpontzen

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Joan den martxoaren 11n hasi ziren Lekarozko kolegioaren parte den Lurdetxoko Lezea konpontzeko lanak. Euriteen eta Baztan errekako uraren eraginez aspaldian nahiko egoera kaskarrean zegoen eta azkenean berritu eginen dute. 2003az geroztik, kolegioa Nafarroako Gobernuaren esku dago, baina bere garaian, kaputxinoen esku egon zenean, bertzeak bertze, mezak, komunioak eta ezkontzak egiteko hagitz erabilia zen. Kolegial ohien azken aldizkarietan ere egoera kaskar hori aipatzen da. Baina horrez gain, zaharberritzeari buruzko hainbat planteamendu ere agertzen omen dira. Horien artean, ostalaritza eskola, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren baitako albaitaritza eskola, hizkuntz eskola eta lau izarreko hotel baten proposamenak agertzen omen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun