Almandozko Jauregia zaharberrituko du Udalak Gobernuaren laguntzarekin

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

167.000 eurotik gorakoa da proiektuaren aurrekontua eta erdia Gobernuak emanen du

Baztango Udalak Almandozko Jauregia zaharberrituko du. 167.266,13 euroko proiektua onartu du horretarako baina erdia Nafarroako Kultura departamentuak bideratuko du, 83.633,07 euro, zehazki. 2008ra begira Nafarroako eraikin historiko eta artistikoak mantendu eta zaharberritzeko egindako deialdian onartu du laguntza Gobernuak eta hori otsailaren 15ean izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun