Akitu da Euskal Herriko goma gaineko txapelketa. Azken jardunaldia Lesakan jokatu zen martxoaren 15ean eta Amaiurko taldea ere han izan zen. Tiraldi guztiak irabazita, azken saioan Amaiur izan zen onena, Berriozarko eta Abadiñoko taldeen aitzinetik. Baina sailkapen nagusian, Amaiur eta Berriozar berdinduta gelditu ziren, eta kitarakoa, desenpatea, jokatu zutenean Berriozarrek irabazi zizkion bi tiraldiak. Hartara, azkenean, Abadiño eta Berriozarren ondotik hirugarren gelditu ziren baztandarrak.