Baztan Rugby Taldeak antolatzen duen gaupasa apirilaren 12an izanen da, ohi bezala, Larraintzarren, Ultzaman.
21:30ak aldera, zikiro afariari emanen zaio hasiera eta ondotik, kantu zaharrak eta bertze sorpresak izanen dira. 00:30etik aitzinera gaupasa izanen da Jalisko Band taldearekin eta goizaldera, Lur Djotak ariko dira, Lur dantzalekuaren laguntzarekin.
Zikiro jaterako txartelak dagoeneko salgai daude eta apirilaren 9a bitarte Baztanen, Intza, Futbolin eta Goizalde ostatuetan eta Ultzaman, Eltzaburuko Ostatuan, Autzako ostatuan eta Orgi jatetxean egonen dira. Aipatzekoa da 380 txartel saltzen direla afarirako, baina lehenbailehen erostea komeni dela, urtero jendea afaltzera ezin joanez gelditzen baita. Dena den, afalondoko giroa ere ziurtatu dute antolatzaileek.