Alkatearen etxea auzitan

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Virginia Aleman alkatea egiten ari den etxea epaiketetan sartua dago aspaldian. Elizondoko herritar batek aurkeztutako helegitearen bidez, Auzitegi Administratiboak baliogabetu egin zuen 2005eko abenduan Udaleko Gobernu Batzordeak etxea egiteko emandako baimena. Aipatu herritarra alkatearen auzotarra da eta etxeak Udal-Planean exijitzen den sei metroko distantzia ez duela errespetatzen adierazi zuen bere garaian.

UPN alderdiak, bere aldetik, epaiketetan diru publikoa erabili izana leporatu izan dio Alemani. Orain, berriz, Baztango Udalak auzian parte hartzea erabaki du «ebazpenak aurrekariak eragin ditzakeelako eta alkateari gertatu zaiona edozein herritarreri gertatzen ahal zaiola» iritzita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun