Paxaka txapelketa akautu berria dela, ortziral honetan, martxoaren 21ean, Laxoa txapelketa antolatzeko lehen bilera izanen du Laxoa Elkarteak, arratseko 8:30etik aitzinera Iruritako Gure Kaiola elkartean. Txapelketan parte hartu nahi duen talde bakoitzeko jokalari batek eraman behar du izena emateko orria, behar bezala beteta, aipatutako bilerara. Halere, norbaitek parte hartu nahiko balu eta izen emateko orririk ez balu, herri bakoitzeko ordezkariari eskatu beharko dizkio.