Baztandarren Biltzarra eguna iragarriko duen kartel lehiaketa abian

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 11

Lanak aurkezteko epea martxoaren 31n akituko da

Uztailaren 20ko Baztandarren Biltzarra besta haundia iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa zabalik dago, eta parte hartu nahi dutenentzako oinarriak ere jakinarazi dituzte: Kartel guztiek Baztandarren Biltzarra 08. Elizondon uztailaren 20an. Eskuarak batzen gaitu testua eduki beharko dute, eta 50x70zentimetroko neurria izan beharko dute. Lehiaketara aurkezteko azken eguna martxoaren 31ko eguerdiko 12etan akituko da. Kartelak bi modutan aurkeztu ahal izanen dira: Baztandarren Biltzarra Elkartea, 22, 31.700 Elizondo helbidera bidaliz edo Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean utziz, bulego orduetan. Ohi bezala, kartel sarituaren egileak elkartearen esku utziko ditu kartelaren erreprodukzio eskubideak, eta elkartearen baimenik gabe ezin izanen dio kartelari bertzelako erabilpenik eman.

500 euroko saria

Epaimahaiak apirilaren 4tik aitzinera jakinaraziko du sarituaren izena, eta irabazleak 500 euro jasoko ditu. Aipatu, interesatuek nahi adina lan aurkeztu ditzaketela, edozein teknika zein kolore erabiliz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun