Elizondoko San Francisco Javier Ikastetxe Publikoko Santiago Garmendia Muñoz ikasleak Iñigo Arista erakundeak antolatutako idazlan eta marrazki lehiaketan saria lortu du bere idazlanarekin. 6. mailan ari da Santiago Garmendia, eta lehiaketaren XXVII. edizio honetan 150 ikastetxeetako 4.000 lan baino gehiagoren artean aukeratu ziren 30etan dago berea. Bertzalde, ikasturte honetan San Francisco Javier Ikastetxeak ‘Eskola Bidaiariak’ ekimenean parte hartu du, eta eskolako ikasleak Andaluzian izan dira.