Mende osoa bete du Mª Luisa Perotxenak

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

TTIPI TTAPA

Iruritako Mendiburuako Mª Luisa Perotxenak 100 urte bete ditu aurten, eta eguna Elizondoko San Francisco Joakin Iriarte zahar-etxean ospatu zuen hango lagun, langile, udal ordezkari eta bertaratu ziren iruritarrekin. Mª Luisa Perotxena gazte-gaztea zela Madrilerat gan zen lanera. Lan egin zuen familiako semea enbaxadorea izan zen eta Europan zehar ibili zen berarekin. 80 urterekin sorterrirat itzuli zen deskantsatzeko asmoz, eta orduan ezagutu genuen, hainbertze aldiz aditua genuen eta enbaxadore batekin lanean ibilia zen Mª Luisa, andre umil eta fina. Aunitz urtez Mª Luisa!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun