Medikuen geldialdia

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

Baztan-Urdazubiko mediku eta erizainek beren egoera profesionala zein den ezagutzeko Arizkunenean agerraldia egin zutenetik, hilabeteak pasatu dira baina inongo irtenbiderik aurkitu gabe. Egoera berdinean daude, lan eguneko ordutegia, guardiak eta larrialdiekin osatua, profesional eskasiaren ondorioz, paziente bakoitzak behar duen denbora ezin emanez. Sindikatuak deiturik otsailaren 19an geldialdia egin zuten Elizondoko Osasun Etxean bertako langileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun