Berroetako Asteburu Kultural arrakastatsua

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

Argazkiak: Arantxa ZELAIA TTIPI TTAPA

Otsaileko azken asteburuan egin zen Berroetan Gure Ametsa Elkarteak antolatutako II Asteburu Kulturala. Ortzilerian hasi eta igandera bitarte adin guztietako jendearentzako ekitaldiak izan ziren: ipuin kontalariak, papera birziklatzen eta egiten ikasteko tailerrak, txokolatada, mus txapelketa, fruitarbolen kimaketa ikastaroa, hitzaldiak… Larunbat arratseko kantu afarian 50 lagunetik goiti bildu ziren eta gaua giro ederrean pasatu zuten Joxe Angelek lagunduta. Igande goizean behorrak hezitzen Koikili Fagoaga lesakarrak ikuskizuna eskaini zuen, eta ardien ile mozketaren eta ardi zakurren erakustaldia ere egin zen. Bazkariarekin akitu zen Asteburu kulturala, antolatzaileen hitzetan, arrakasta haundiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun