Arkeologia prospekzioak Artesiagan

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 29a

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak Artesiaga inguruan arkeologia prospekzioak egitea onartu du, Camino Paredes Giraldo Kultur Ondarearen zuzendari nagusiak sinatutako ebazpen bitartez. Prospekzioa Gabinete Trama enpresak eginen ditu, Magnesitas de Navarraren esplotazioak hartuko lituzkeen lur eremuetan. Gurutze Meakako harrespil multzoa mugatu eta babestu nahi da ekimen honekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun