Ana Mari Marin margolari elizondarrak Mauricio Elizalde txistulariari eta Felix Iriarte atabalariari egindako erretratoak Balleko Etxean zintzilikatu dituzte. Margolariak eman egin dizkio margolan hauek Udalari eta urriaren 22an jarri zituzten. Bi musikarien senideak eta Virginia Aleman alkatea izan ziren ekitaldian.