Pilota munduan hain izen haundia duen aurtengo Joxean Tolosa txapelketan, Txaruta pilota elkarteko Gaizka Otxandorena almandoztarrak kadete mailako txapela lortu zuen irailaren 19an, final gogor baten ondotik Maeztuko Jauregiri 18-16 irabazi eta gero. Azkenean, Gaizkak indar eta fisiko hobea erakutsiz lortu zuen aurtengo bere bigarren txapela buruz buru eta pilotaleku osoan.