Elizondoko Santiago karrika zortzi hilabeterako trafikoari itxia

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Kanalizazio eta zolaberritze lanak eginen ditu Mariezkurrenak

Elizondotik pasatzen den trafiko zama haundiena hartzen duen Santiago karrika zortzi hilabetez itxia egonen da ibilgailuentzat. Lan batzuk lehendik hasiak zituen Mariezkurrena eraikuntza enpresak, baina azaroaren 2tik aitzinera Santiago karrikako 800 metro, Baztan ikastolatik Foruen Plazako supermerkatura bitarteakoak, itxiak egonen dira, kanalizazioak eta zolaberritzea egin ahal izateko. Ibilgailuen joan-etorrirako honako zirkuitoa prestatu da: Iruritatik datozenek, Akullegin barna hartu beharko dute eta Diputazioko Etorbidea, Amaiurko gaztelua, Aita Donostia etorbidea eta Aldude karriken barna berriz ere Santiago karrikara aterako da. Iruñerako norabidea daramatenek berriz, Elbete aldera hartu beharko dute eta Karrikaunditik barna Elizondora sartuko dira Osasun Zentroaren parean; hortik Giltxaurdi, Xalbador, Antxitonearen gibeleko aldetik eta Mendinuetan barrena pasatu ondotik, Baztan Ikastolaren ondoan dagoen zubitik sartuko dira berriz ere zeharbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun