Urriko azken aste hondarrean denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen emakumeen eskubaloiko lehen maila nazionalean jokatzen duen Magna Baztango Kirol Taldea Maderas Azkona taldeak. Kataluniako Gavá taldeari 24 eta 27 irabazi zion bere kantxa zailean. Partida horretan, baztandarren azken fitxaketa, Lucia Parini atezain nabarmendu zen. Atezain hau eta Magnesitas de Navarra taldearen babesle berria aurkezteko prentsaurrekoa egin zen azaroaren 10ean. Joxe Iturzaeta entrenatzaileak, Enrique Petrirena dauka laguntzaile. Beraien erranetara, Edurne Subiza, Enea Arretxea eta Lucia Parini atezainak, eta izaskun Danboriena, Alaitz Urra, Miren Latasa, Mai Morales, Itziar Jaen, Maria Gaztelupe, Totu Iturzaeta, Karmele Sanz, Elisa Arretxea, Ainara Unanua, Andrea Rodriguez, Itziar Irigoien, Irati Berruezo, Desiree Vinagre, Amaia Garcia, Garazi Arretxea eta Ane Alberro jokalariak ari dira aurten .