Etorkinak eta guttiengoak eskolaratzeko batzordea

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 26a

Baztango Udalak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak etorkinak eta guttiengoan dauden taldeetako neska-mutikoak eskolaratzen laguntzeko batzordea osatu zuten azaroaren 2an. Ekitaldian izan ziren, ezker-eskuin: Arturo Martinez (CCOO), Isabel Ibarrola (San Francisco Javier ikastetxeko zuzendaria), Elena Urtasun Baztango Gizarte langilea, Carlos Garaikoetxea Baztango Udaleko hezkuntza gaietarako zinegotzia, Enrique Jaurrieta Nafarroako Gobernuko hezkuntzako kulturaniztasun saileko burua, Kepa Dendarieta Baztan Ikastolako zuzendaria eta Jose Gay (SEPNA).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun