Elizondoko Giltxaurdi udal kiroldegiko igerileku estalian ezinduentzako igogailua jarriko da. Baztango Udalak Osasun Sport enpresak egindako proposamena onartu du eta 4.146 euroko aurrekontua duen igogailua jarriko du. Honetaz gain, instalazioen barnean haur parkea eta otorduetarako gunea jarriko dira. Yor enpresari 7.367 eurotan erosiko zaizkio behar diren gauzak eta udal langileek jarriko dute instalazioa.