San Blas Eguna ospatzen

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 22a, 11:23
argazkia: ONDIKOL TTIPI TTAPA

Elizondoko Urpe elkarteak patroiaren eguna ospatu zuen San Blas egunean. 50 lagunetik goiti elkartu ziren eta bazkari eder bat egin zuten. Argazkian, Javier Ruiz de Larrinaga, Leandro Petrikorena, Jose Félix Zabalza, Juanjo Erice, Patxi Azkarate, Juani Garmendia, Jose Luis Belzunegi, Josema Osakar, Patxiko Oiarzabal, Esteban Sanzberro, Joakin Zubikoa eta Agustín Urrutia ageri dira. Ondotik bertze 50 lagun hurbildu ziren. Nertzalde, otsailaren 10ean, Iruritako Gure Kaiola elkarteak urteko batzarra egin zuen. Urteko kontuez, konpoketez eta proposamenez solasteaz gain, zuzendaritza talde berriko presidentea hautatu ziren. Oraingo zuzendaritza taldeak —Jose Javier Bazterrika (presidentea), Cristina Arregi, Miguel Angel Adin eta Iñaki Zabaleta osatua— Pello Perotxenari lekukoa pasatuko diote, hurrengo bi urtetarako. Akabaila emateko elkarteko kideen bazkaria izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun