Perez-Nievas Baztango ikastetxeetan

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 22a

Aspaldiko partez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria den Carlos Perez-Nievas Baztango ikastetxeetarat bisitan etorrri zen. Azpilkueta, Arizkun, Irurita, Oronoz eta Almandozko herri eskoletan, eta Elizondoko San Francisco Javier Ikastetxean eta Baztan Haur Eskolan izan zen.

Baztango Udaletik eskoletan egiteko dauden obrak edo zenbait herritan dauden ikastetxe berrien beharrak (espazio eta baldintzen faltagatik), egizko premiak direla ohartarazi zen.

Almandozko eskola, 2008/09 ikasturterako irekiko dela baieztatu zuten, oraingo instalazioak ikusi ondoren; lehentasuna Iruritako eskolari eman zitzaion: eraikuntzaren baldintzak eta errekreoan egoten diren lekuagatik (erreboteko plaza); Oronozko eskolan ere, espazio arazoak direla-eta, beharra ikusi zuen, baina proiektua aitzinerako utzi zuten; Azpilkuetako eskolan bertze gelaren baten beharra zegoela onartu zuen Perez-Niebasek eta Arizkungo eskolan egin diren berrikuntzak ezagutu zituen. Elizondon, Haur Eskola berriaren obren martxa hurbiletik segitzeko parada izan zuen eta San Francisco Javier ikastetxean ere izan zen Hezkuntza kontseilaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun