Baztango Udaletxea eraberritzeko lanak 112.683 euro gostako dira

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 22a

Nafarroako Gobernuak gastuen %75a baino gehiago ordainduko du

Baztango Herriko Etxea berritzeko lanek 112.683,14 euroko aurrekontua izanen dute. 2005 eta 2008 urteetarako onartutako Toki Azpiegituren Planaren barrenean dago, eta teilatua eta aitzinaldea izanen dira batez ere konpondu eta berrituko direnak, hezetasunak arazoak eragin baititu. Etxearen barreneko aldetik, euri-urak husteko hodiak ez du ongi funtzionatzen eta horrek, harria ez ezik, zura ere kalte du. Honela, 775 metro koadroan teilak eta euriarentzako hodiak aldatuko dira, eta fatxada edo aitzinaldeari dagokionez, garbitu eta pintatu eginen da.

Nafarroako Gobernuak 84.913 euroko dirulaguntza emanen du, beraz, gastuen %75a baino gehiago Gobernuak ordainduko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun