Baztango Udalak Irungo Kunsthal Arte Plastiko eta Diseinu Eskolarekin hitzarmena sinatu du. Akordioak bi helburu nagusi ditu: batetik,Kunsthal zentroko ikasleei Baztango zenbait eremu publikoren inguruan hausnartzeko eta proposamenak aurkezteko aukera ematea, eta bertzetik, Udalak toki publiko horietan jarduteko irizpide berritzaileak kontuan hartzea. Hitzarmena otsailaren 13an sinatu zuten, Udalaren izenean, Virginia Aleman alkateak eta Kunsthal zentroaren izenean, Jose Manuel Carrilo Artola zuzendariak. Otsailetik ekainera bitarte ikasleak bi arlotan arituko dira. Alde batetik, zabor edukiontzien inguruan hausnartu beharko dituzte proposamenak —kamuflajea, balioaniztasuna eta grafismo aplikatuan oinarrituz—. Bertzetik, berriz, Baztan Berriko Plazaren itxura hobetzerakoan ideiak proposatu beharko dituzte. Egindako lanak erakusgai paratuko dira herritarrek ikus ditzaten.