Baztango zerrikumea produktu bereizgarria

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 22a

Baztango zerrikumeari balio erantsi bat emateko dastaketa egin zuten Iruñeko Anaitasuna Kirol Elkartean otsailaren 18an. 40 adituk zortzi zerrikume probatzeko aukera izan zuten. Baztango zerrikume gozoena bereizteko helburuarekin, Abeltzaintzako Institutu Teknikoak 2006an abiatu zuen proiektua, kontsumitzaileari produktu berezigarria eskaintzeko eta etorkizunera begira Nafarroa iparraldeko ustiategi ttikien ekonomiari laguntzeko. ‘Baztango zerrikumearen tipikazioa’ izeneko egitasmoarekin zerrikumea bezalako produktu tradizionala bereizgarria izatea nahi da. 20 arraza diferentetako zerrikumeak daude, eta horien artean Baztanen ohikoenak direnak hautatu zituzten: euskal zerri autoktonoa, pietren arraza. eta pietren eta largue white arrazen arteko nahasketakoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun