Euskaldunon Egunkariaren aldeko elkarretaratzea eginen da gaur Elizondoko Plazan

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 20a

Otsailaren 20an 5 urte beteko dira Auzitegi Nazionalak itxi zuenetik

Otsailaren 20an bortz urte beteko dira Espainiako Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkaria itxi eta hainbat lagun atxilotu zituela. Data hori gogoan, otsailaren 20an, asteazkenean, arratseko 8etan, Elizondoko plazan eginen den elkartaratzean parte hartzeko deia egin dute Egunkaria auzi honetan auzipetuak diren Juan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Joxe Mari Sors, Ainhoa Albisu, Mikel Sorozabal, Begoña Zubeltzu eta Fernando Furundarenak.

Auziperatuek, berriz ere ahalegin berezia egitea eskatu nahi dute, gehiegikerien katea guztion artean gelditu dezagun. Beraz, hitzordua Elizondoko plazan izanen da, asteazken arratseko 8etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun