Baztango Udalak eta Kunsthal-Irun Arte Plastikoetako eta diseinuko zentroaren artean elkarlanerako hitzarmena sinatu zen otsailaren 13an, asteazken eguerdian Baztango Udaletxeko ganbaran.
Eremu publikoen gaineko hausnarketa
Ekimen honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, Kunsthal zentroko ikasleek Baztango zenbait eremu publikoen gainean hausnarketa egitea proposamenak aurkeztuz eta, bertze aldetik, Baztango udalak eremu publiko hoietan jarduteko irizpide berritzaileak kontuan hartzea. Baztango Udalaren izenean, Virginia Aleman alkateak sinatu du hitzarmen hau eta Khunstal zentroaren izenean, Jose Manuel Carrilo Artola zuzendariak.
Ikasleak otsailetik ekainera lanean arituko dira
Otsailetik ekainera bitarte ikasleak bi arlotan arituko dira. Alde batetik, zabor edukiontzien inguruan hausnartu beharko dituzte proposamenak —kamuflajea, balioaniztasuna eta grafismo aplikatuan oinarrituz—. Bertzetik, berriz, Baztan Berriko Plazaren itxura hobetzerakoan ideiak proposatu beharko dituzte. Egindako lanak erakusgai paratuko dira herritarrek ikus ditzaten.