Asier Lizartza Espartza gazteak salto garrantzitsua egin berri du futbolean. Orain arte Baztan Futbol Taldean aritu izan da arizkunarra, jubeniletan. Baina bere dohainez jabetuta hemendik aitzinera, bere kategorian maila gorenean ari den talde batekin jokatzeko aukera izanen du. Ohorezko Mailan ari den Pamplona Kirol Taldeak fitxatu du. Iruñeko talde hau jubeniletan maila gorenean ari den taldea da eta alde horretatik, aukera ezin hobea izan liteke Asierrentzat etorkizunari begira.