2009ko inauterietarako guttiago gelditzen da

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 11

TTIPI TTAPA

Gizakunde, Orakunde eta inauteriak ere joan zaizkigu. Hainbat herritan, lehenxeago edo geroxeago egin dira. Francoren garaian, debekatuak izan arren gure eskualdean ospatzen segitu zuten. Inauterietako astelehena eta asteartearekin Erratzun (damak), Arizkunen (hartza), Elizondon mozorro desfilea, karrika eta baserrietan umorea, musika eta kolore bixiak ikusi genituen. Argazkian Erratzuko damak, xuri-xuriak, tunturra eta beren zanbonben erritmoan, bertze mozorrekin batean ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun