Babes Ofizialeko Etxebizitzak

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 11

Udalak Baztanen Babes Ofizialeko Etxebizitzen beharrik ote dagoen jakiteko deialdia eginen du. Horretarako, etxebizitza horietan interesatuak daudenen zerrenda zabalduko du merkatua aztertzeko, eta bide batez, Baztanen ezinegona sortzen ari den kontu bat argitzeko. Azken plenoan NaBai eta UPN alderdien artean eztabaida eragin zuen kontua izan zen Babes Ofizialeko Etxebizitzena. Erran dutenez, Baztanen ia ez omen dago etxebizitza babestuak egiteko eskaririk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun