Kasinoko zuzendaritzarako hauteskundeak

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 11

Larunbatean, otsailak 16, ez ohiko hauteskundeak eginen dira Kasinoan, eta bertzeak bertze, lehendakari berria izendatuko dute. Hautagaiak larunbateko 19:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira. Lehendakariarekin batera, lehendakariordea, idazkaria, idazkariordea eta bertze bi kideren izenak aurkeztu beharko dira zerrendan. Bakarra aurkezten bada, zuzenean hura pasatuko da zuzendaritzara. 19:00etan hasiko da bilkura, eta 19:30ean bigarren deialdia eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun