Lekarozen dagoen Valle de Baztan Gazteen Aterpea 2008an ere kudeatzeko kontratua sinatu dute berriki Nafarroako Gaztediaren Instituaren bitartezNafarroako Gobernuak eta Nafarroako Aspace Fundazioak. Nafarroako Aspace Fundazioak 2003. urteaz geroztik kudeatzen du Lekarozko Aterpea, lehiaketa publikoa irabazi ondotik. Aterpeak 130 lagunendako lekua dauka, sei laguneko hogei logela eta bainugela daukaten bertze bortz logela bikoitz. Bere jangela eta sukaldea ere baditu, kafetegia, joku-aretoa, ekitaldietarako aretoa, batzar-aretoa eta lanerako bertze lau gela. 2003tik, gaua aterpean pasatzen dutenen kopurua igo egin da urtetik urtera. Hala, 2002an 10.706 lagun izan ziren eta 2007.urtean 17.116.
Aterkea kudeatzen duen lan taldea 20 lagunek osatzen dute, eta horietatik 17 ezintasunen bat dutenak dira. Erreserbak kudeatzeaz, harreraz, garbiketaz, erosketetaz, sukaldeaz, promozioaz eta jendeari arreta eskaintzeaz arduratzen dira.
Nafarroako Gaztediaren Institutuak Nafarroako Gazte Aterpeen Sarea bultzatzen du eta bortz zentro ditu. Eskualdean, Lekarozkoarekin batera, Doneztebeko Belbiretxea dauka. Joan den urtean, Nafarroako bortz aterpe horietan 79.800 lagunek hartu zuten gauerako ostatu.