Baztandarren Biltzarrako logotipo berriaren egilea

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

TTIPI TTAPA

Juan Angel Perotxena Elizondoko diseinugileak aurkeztutako lanak irabazi du Baztandarren Biltzarrako logotipo lehiaketa. Hemendik aitzinera logotipo horixe erabiliko du Baztandarren Biltzarrak. «Xaloa izanagatik indarra adierazten duela» aipatu du epaimahaiak lanari buruz. Hain zuzen, bi hitz horiek ederki adierazten omen dute Baztandarren Biltzarra bestaren eta erakundearen izaera herrikoia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun