Nafarroako Kutxak abenduan txartelarekin erosketak egiten zituzten guztien artean Txinako Joko Olinpikoetarako bidaia eta jokoetarako sarreren zozketa egin du. Hara non, lehenengo honetan, saria Baztanera etorri da, Amaiurko Junkal Urrutiari lau pertsonendako bidaia tokatu zaio, abuztuaren 6tik16ra bitartean. Pasatu ongi Pekinen, Junkal!