Iruritako Anduezeneko teilatuaren zati bat kiskalita

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

TTIPI TTAPA

Iruritako Anduezeneak kalteak jasan zituen joan den urtarrilaren 15ean sute baten ondorioz. Suak etxeko teilatuaren zati bat hondatu zuen, 20-30 metro koadro inguru, baina ez zuen kalte pertsonalik eragin. 10:00ak aldera piztu zen baina ordu erdi barru kontrolatua zuten suhiltzaileek. Baztango etxe batean denbora laburrean sua pizten den bigarren kasua da Iruritakoa. Aitzinekoa Elbeteko Lekuederrea etxea izan zen. Batean zein bertzean haize haundiko egunetan izan dira kalteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun