Ilbeltzaren 17an San Anton Elizondoko zahar etxeak ohitura legez, Udaletxeko balkoian zozketa egin zuen. Eguraldiak ez zuen aunitzik lagundu, eta jende guttiago bildu zen. Remigio Lizasoainen falta ere nabaritu zen, bera baita egun horretan baztan zopen arduraduna. Aurten, ordea, udaletxeko gorapean bertako produktuak salgai jarri ziren.
Hauek zenbaki sarituak: aretzea Karrika ostatuan saldua Cristina Ziaurriz elizondarrarentzat; zerria Zigan saldua Iruritako Mari Lurdes Apezetxerentzat; bi bildots 12.557 zenbakiarentzat Dantxarinean saldua; magra Elizondoko Garcia Mata botikan saldua, Iruritako Alicia Arraztoarentzat.