Baztandarren Biltzarrak antolatutako lehiaketen sari banaketa egin zen Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Bigarren bertso paper eta ipuin lehiaketa kategoria ezberdinetan banatu zuten: 6-11 urte, 12-14 urte eta 15-17 urte. Gutun lehiaketa 18 urtetik goitikoendako antolatu zuten. Gaia librea zen eta gehienez ere 12ko letra erabiliz orrialde bat egin zitekeen. Piropo lehiaketa ere 18 urtetik goitikoentzako egin zen. 25 hitz baino gutxiago zituen piropo esanguratsu eta originala egitea eskatu zuen antolakuntzak. Gutun eta piropoak plika sistema erabiliz aurkeztu behar ziren. Lanak urtarrilaren 11 baino lehen aurkeztu behar ziren eta ordutik urtarrilaren 18 arte lanak epaitzen aritu dira. Ekitaldian Jexux Bailon, Jon Barberena eta Iban Larratxeak parte hartu zuten Baztandarren Biltzarra elkartearen izenean. Parte hartzaile guztiei Kukuxumuxuko libreta eta boligrafoa eman zieten, baina bestelako sariak ere banatu ziren.
Bertso-paper lehiaketara 21 lan aurkeztu ziren
Bertso paper lehiaketan 21 lan aurkeztu ziren: 1.- Manex Erneta “Aste xuria” izenburuko bertsoengatik. Bertiz Abentura Parkean sarrera eraman zuen. 2.- Kontxi Aginaga “Elurra” bertsoarengatik. 3.- Ainhoa Juanikorena “Eguberriak” bertsoengatik.
30 ipuin
Ipuin lehiaketan 30 lan aurkeztu ziren: Haur kategoria- 1.- Jon Maiordomo eta Unai Elizondo “Abentura Baztanen” ipuiarengatik. Bertiz Abentura Parken sarrera eraman zuten. Gaztetxoen kategoria- 1.- Maite Elizetxe “Iluntasunaren beldur” ipuinarekin. 2.- Endika Etxenike “Ur erroten laisterketa”. 3.- Itsaso Iriarte, Pablo Letona eta Unai Santxotena “Antton mendian galdurik” lanarekin. Laugarren sariari dagokionez, bi ematea erabaki zuen epai mahaiak. Adrien Grivillers “Azenari” lan motx eta arinarengatik eta Haizea Meoki eta Itsaso Elizetxe “Errotako animaliak” ipuinarengatik
Jon Barberenak irabazi zuen eskutitz lehiaketa
Eskutitz lehiaketan Jon Barberena suertatu zen saridun. Bi lagunentzako otordua irabazi zuen. Piropo lehiaketari dagokionez, bakarra aurkeztu zen eta hortaz, antolakuntzak erabaki zuen hutsik uztea. Arizkunenea kultur etxean egindako ekitaldian saridunek beraien lanak irakurri zituzten.