Euskara bultzatzeko dirulaguntza

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 14a

Baztanen euskararen normalizazioa lortzeko bidean, hainbat elkarte eta hedabideri dirulaguntza ematea onartu zuen Baztango Udalak abenduaren 28ko bilkuran. Horren arabera, hauek dira laguntza jasoko duten eragileak: Xorroxin irratia (5. 959 euro); Xaloa telebista (5. 959 euro); Ttipi-ttapa aldizkaria (4.609,80 euro); AEK (4.497,36 euro); Etxetik Plazara (1.229,28 euro); Nafarroa Oinez (316,41 euro); Herri Urrats (316,41 euro); Udalbide (7.500 euro) eta Euskal Kantu Txapelketa (900 euro).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun