Arraiozko zeharbideko lanak hasteko eskaera

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 14a

TTIPI TTAPA

Arraiozko herriaren izenean, Pedro Agerrebere alkateak zeharbidea berritzeko lanak abiatzeko eskatu du, «gehiegi luzatzen ari direla» iritzita. Gaur egun obrak geldituak daude eta herritarrak uholdeak ekiditeko neurriak lehenbailehen hartzea nahi dute. Herria ez bitan banatzeko, ibaiari kanal itxia egitea nahi dute, eta hala helarazi diote Ur Konfederazioari eta Udalari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun