Espainiako Defentsa MInisterioak bereak ez ziren kuartel zaharraren lurrak saldu omen zituen bere garaian. Elizondoko Beartzun auzoan zegoen Guardia Zibilaren kuartela erortzekotan dago orain, baina bere lurrak Baztango Udalarenak omen dira eta horiek berreskuratzeko eskatu du orain. Baztango Udalaren arabera, 2004an Defentsa Ministerioak 1.800 metro koadro inguru saldu zizkioin partikular bati, eta honek Serkoa SL merkataritza enpresari saldu zizkion, honek apartamentuak eraiki zitzan.Baina erraten denez, 1913ko udal idatzietan Udalak Defentsa Ministerioari lurrak utzi egin zizkiola adierazten da, baina gero ez erabiltzekotan itzultzeko klausula ere onartu omen zen. Horren harira, Udalak lur horiek itzultzeko tramiteak hasi ditu eta erran duenez, ez du apartamentuak egiteko baimenik emanen.