30.000 euroko superabitarekin itxi du 2007a Elizondoko herriak

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 14a

20 elizondar elkartu ziren errege egunean egindako batzarrera

Elizondoko herriak gan den urteko kontuak itxi eta lehendik zituen zorrak kitatuko ditu. Baztango Udalak karrikako salmentari dagokion %50a eta Foru plazan jarritako harmailen errenta oraindik ordaindu gabe daudela kontuan hartuz, positiboan itxiko du Elizondoko herriak gan den urtea. Kobraketak eta ordainketak egin gabe, 30.187 euroko superabita zuen herriak eta Rafael Olaizola alkateak aipatu duenez, «azkenean gure konpromisoak gauzatzeko eta herria ekonomia normalizatuarekin uzteko modua izanen dugu».

Errege egunean egindako batzarrera 20 elizondar baino ez ziren agertu eta hori, kontuak kitatzeko batzarrea izanik, normalean baino ikusmin gehixeago pizten zuela.

Hilerriaren kudeaketa eta mantenimendu lanak esleitu ziren eta, azken bi urteetan bezala, Irache taldeko Cementerios de Navarra enpresak eginen ditu lanak. Herriak urteko 3.900 euro ordaindu beharko ditu, 185 euro lurperatze bakoitzeko eta 380 euro elizako erlojuaren mantenimendurako. Kopuru hauei BEZaren %7a gehitu beharko zaio. Hemendik aitzinera lurperatzearen erdia hildakoaren familiak ordaindu beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun