Eguberrietako artisau azoka eginen da abenduaren 23an Elizondoko Abastos Plazan

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

Etxeko produktuak saldu nahi dituen edozein baztandarri gonbitea luzatu dio Cedernak

Baztango artisau talde batek ortzegun honetan, abenduaren 23an “Eguberrietako artisau azoka” antolatuko du goizeko 10etatik arratsaldeko 19.30etara, atsedenik gabe. Salmenta postuak Hornidura-azokan (Plaza de Abastos) kokatuko dira eta bertan Baztango artisauek eta nekazaritzako elikagaien ekoizleek produktu desberdinak eskeiniko dituzte. Orain arte dozena bat saltzailek baieztatu dute ferian egonen direla baina komunikabideen bitartez etxeko produktuak saldu nahi duen edozein baztandarri parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diote. Horrenbestez, interesatuek bete beharreko baldintzak ezagutzeko Cederna-Garalur erakundeak Balleko Etxean duen bulegora deitu beharko lukete (948 580561 telefonora).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun