Valentin Barragan zenari omenaldia Arraiozen

Utzitako argazkiak 2008ko urtarrilaren 8a

Ondicol TTIPI TTAPA

Berriki hil den Valentin Barragan dantza irakasleari omenaldia eskaini zioten Arraiozko herriak, bere dantza ikasleek, senide eta lagunek abenduaren 5ean. Mezan Arraiozko abesbatzak kantatu zuen, Josune Makibaren partehartzearekin eta Maria Angeles Urdanizek jo zuen organoa. Irungo Meaka dantza taldekide batek bertsoak kantatu zituen. Meza ondotik, txistulariak, txalapartariak, gaitariak eta atabalariak aritu ziren, Meaka dantza taldekoek dantzatzen zuten bitartean. Erregina ta saratsak ere ez zuten hutsik egin, Valentin Barragan zenaren eskutik berreskuratu baitziren Arraiozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun